Zarautzen 50. urteurrenarekin bat egingo du gaur Bera Berak, bertan jokatuta
ESKUBALOIA. Espainiako maila nagusian ari diren hiru euskal taldeak gaur ariko dira. Ohorezko Mailan, Bera Berak Valentzia hartuko du, irabazi eta lehen postuari eusteko asmoz (19:30). Partida Zarautzen jokatuko da, bertako taldearen 50. urteurreneko ekitaldien barnean. Zuazok ere ordu berean jokatuko du,Elxen aurka. Asobal ligan, berriz, Anaitasuna Leonen ariko da, Espainian, 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu