Zazpi euskal txirrindulari ariko dira pista txirrindularitzako Munduko Kopako bigarren proban. Calin jokatuko da hori (Kolonbia), gaurtik aurrera. Halere, nabarmenena Leire Olaberriaren hutsunea izango da. Munduko Kopako lehen omnium proba irabazi zuen Melbournen, eta, puntu ugari pilatu zituenez, atseden hartzea erabaki du. Olaberria hurrengo proban itzuliko da lehiara, urtarrilaren 22tik aurrera, Pekinen.
Calin euskal txirrindulari hauek ariko dira: Cepsa Euskadiko Hodei Mazkiaran (Keirin eta abiadura proban), Iban Leanizbarrutia (scratch-ean) eta Ana Usabiaga (jazarpena eta puntuazioa), Nafarroako Erresumako Joana Eslaba (puntuazioa) eta Olatz Ferran (Omnium) eta Espainiakoselekzioarekin ariko direnak—Juan Peralta (abiadura) eta Sergio Aliaga (abiadura)—. Azken egunetan euriak entrenamenduak zaildu ditu, belodromoko teilatua ez baita erabat itxia, eta pistako zati batzuk busti egin dira.
Zazpi euskal txirrindulari ariko dira gaurtik Kolonbian, Munduko Kopan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu