Amezketako Zazpi Iturrik eta Irurtzunek BERRIA txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur, Tolosan (17:00), eta irabazleak Uharte izango du aurkari datorren ostiraleko finalean. Nafarrek Erreka kanporatu zuten herenegun, Hernaniko udal pilotalekuan, kadeteen eta nagusien garaipenei esker. Partidarik onena, hala ere, gazteena izan zen, eta nabarmentzekoa da Adur Lasak eman zuen itxura.
Gaurko kanporaketarako faborito garbia da Zazpi Iturri, txapelketa osoan erakutsi duen moduan oso indartsu baitago. Kadeteen eta gazteen mailan ez dirudi arazo handirik behar lukeenik irabazteko, eta nagusietan, berriz, neurketa gogorra eta orekatua espero da.
Zazpi Iturrik eta Irurtzunek Uharte dute zain BERRIA txapelketako finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu