Athletic

Zazpi lagun atxilotu dituzte Europa Ligako partidaren atarian

Liskarrak izan dira Bilbo erdialdean, eta ertzainek zazpi pertsona atxilotu dituzte, horietako bat gutxienez Olympique Marseillako zalea.

unai zubeldia
2016ko otsailaren 25a
08:28
Entzun

Ertzainek lau pertsona atxilotu dituzte Bilbo erdialdean, Athletic-Olympique Marseilla Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partidaren atarian. Arratsaldeko lehen orduan hasi dira liskarrak, bi taldeetako zaleen artean —Bordeleko Girondinseko zale batzuk Marseillakoekin batera etorri dira Bilbora—, eta atxilotuetako bat gutxienez Olympique Marseillako zalea dela baieztatu dute ertzainek.

Olympique Marseillako zaleak 17:00 aldera iritsi dira San Mamesera, eta bertan ere liskarra izan dute ertzainekin. Joaneko partidan ere istiluak izan ziren bi taldeetako zaleen artean, eta hainbat iturriren arabera, gaurko biltzeko ordua jarrita zeukaten bi aldeek. 1.200 zale inguru etorri dira Marseillatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.