Zazpi pilotari ariko dira Nafarroako lau t'erdikoan
ESKU-HUSKA. Zazpi pilotari ariko dira lau t'erdiko San Fermin torneoan, Aspeko lau eta Asegarceko hiru. Enpresa bakoitzak bere adarra izango du, eta finala uztailaren 7an izango da. Aspeko lehen finalerdia Idoatek eta Barriolak jokatuko dute, eta Irujok eta Retegik bestea. Irabazleek elkarren aurka jokatuko dute. Asegarcen Arretxe II.ak gaurko galtzailearen aurka jokatuko du, eta aurrera egiten duenak gaurko irabazlea izango du zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu