Zearrak jokatuko du Mendizabal II.aren ordez
ESKU-HUSKA. Oier Mendizabalek eskua minduta zuela bukatu zuen larunbatean Xala eta Zubietaren aurkako partida, eta asteburuan ezingo du jokatu Martinez Irujo eta Goñi III.aren aurka. Eskuin eskuko zain bat hazita dauka atzelariak, eta hamar bat egun beharko ditu osatzeko. Oier Zearrak jokatuko du igandean Olaizola II.arekin. Orain arte lau partida irabazi eta bi galdu dituzte Olaizola II.ak eta Mendizabal II.ak, eta lehen postuan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu