Athleticeko presidente hautatu zuenetik lehen batzar lasaia izan zuen herenegun Fernando Garcia Macua buru duen zuzendaritzak. Ez zen aparteko ezustekorik izan. Espero zen moduan batzar luzea izan zen, baina eztabaida gutxikoa. San Mames Barria eta bazkide txartela %2,6 igotzeko proposamena izan ziren eztabaida gehien sortu zuten gaiak. Zelai berriaren kudeaketaren gainean, 2007ko martxoan bazkide konpromisarioek hartutako erabakia errespetatuko duela berretsi zuen presidenteak. Hau da, zelai berriaren kudeaketa Athleticek kudeatuko dituela defendatu beharko du Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren aurrean. Bestelako bide bat hartzera behartzen badute, aurrez bazkide konpromisarioekin kontsultatuko duela jakinarazi zuen Garcia Macuak.
2009-2010 sasoiko aurrekontuak onartzeko arazo gehiago izan zituen. 59 milioi euroko aurrekontuarekin batera bazkideen txartela %2,6 igotzeko proposamea egin zuen talde zuri-gorriko zuzendaritzak. Bazkide konpromisario askok ez zuten eskaera ontzat hartu. Hala ere, 31 botogatik aurrera atera zuen botazioa.
Bi gai nagusiez gain, zaleentzat interesa izan dezaketen beste gai batzuk ere aipatu zituzten: batetik, harrobiko lanaren gainean hausnarketa zabaltzeko asmoa agertu zuen Garcia Macuak. Proposamena zehaztu ez bazuen ere, mugak zabaltzearekin lotura zuzena izan dezake. Bestalde, bazkide izateko itxaron zerrendaren berri ere eman zuen. 8.153 lagun daude zain. Ez da gutxi.
Zelai berriaren kudeaketa Athleticen eskuetan egotea berretsi dute
Hogeita hamaika boto eskasengatik onartu dute bazkide konpromisarioek sasoi honetako aurrekontua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu