TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA

Zerbait argituko ote da!

Andoni Urbistondo.
2004ko irailaren 22a
00:00
Entzun
enak mugimenduaren zain gaude, sailkapen nagusiko hiru lehenak mugitu zain, sailkapena aldatu zain, erabaki zain, argi pixka bat ikusi zain. Mugimendurik ikusiko al dugu? Hainbestekoa da oilarren arteko parekotasuna... La Covatilla da igandera bitarte igoko duten mendate gogorrena, tenteena, tartea egiteko egokiena, baina horrek ez du eraso festa ziurtatzen, erasoak mina egingo duten edo ez.

Kontua betikoa da, non jo badagoela, baina joz gero, gutxi irabazi eta asko galtzeko arriskua ere bai. Jarrera erasokorra maite du ikusleak, ez hainbeste txirrindulariak, edo autotik aginduak ematen dizkion kirol zuzendariak. Itzuli handietako azken astean lortutakoa babesteko joera gero eta nabarmenagoa da, eta ez harritu gaur sailkapeneko lehen hirurak 10 edo 20 segundoko bueltan helmugaratzen badira.La Covatilla mendateak zer duen kontatuko dugu, badaezpada, zer kontatu badaukalako. Mendate itoa da, baina kilometro batzuk falta zaizkio txikizio handia egiteko moduko aldapa izateko. Bederatzi kilometrotan, halere, gauza asko gerta daitezke, batez ere La Covatillaren batez besteko pendizari erreparatzen badiogu: %8,1. Lehen bi kilometroak dira guztietan etzanenak, gainera.Hirugarrenetik seigarrenera bitarteko hiru kilometroak oso gogorrak dira, %10etik gorako batez bestekoa dute eta portzentaia hori gainditzen duten maldak ere ez dira gutxi. Azken biak ere badute non sufritu.La Covatilla gora eta La Covatilla behera, baina etapak 177 kilometro ditu. Lehen mailako Piornal eta Honduras igoko dituzte aurrena, giharrak berotzeko egokiak, luzeak, 15 kilometrokoak. Vueltak 17. eguna egingo du bihar, iraila bukatzen ari da, eta baten bat bidean leher daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.