Futbola

Zigandak urtebeterako berritu du kontratua

Akordioa zailtasun handirik gabe lortu dutela esan du Izko Osasunako presidenteak.

2007ko maiatzaren 23a
15:57
Entzun
Jose Angel Ziganda beste denboraldi batez egongo da Osasunan entrenatzaile. Gaur jakinarazi dute albistea Patxi Izko presidenteak eta biek. "Bi parteok horretarako borondatea geneukan eta zailtasun handirik gabe lortu dugu akordioa", esan du Izkok. Zigandak denboraldi hau du bere lehena Osasunako lehen taldeko entrenatzaile gisa.

Osasunak Espainiako Lehen Mailako salbazioa lortzean egin nahi zuten publiko berria. "Gutxi falta zaigu, baina aurretik hurrengo denboraldiko gauza batzuk ditugunez, akordioaren berri gaur ematea erabaki dugu", adierazi du Izkok.

Biek esan dute hurrengo denboraldiko helburua ere salbazioa dela, "baina talde honek gauza asko egin behar ditu ondo eta ez soilik fitxaketak", aipatu du Zigandak. "Nafarroa osoak proiektuarekin bat" egin behar du, haren ustez.

Jon Andoni Goikoetxeak segituko du lehen taldeko bigarren teknikari izaten.

Argazkian, Ziganda, denboraldi honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.