Ziskar II.a-Imanol erraz gailendu dira binakako palako finalean (40-24)

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Binakako pala txapelketako finalak ez zuen kolorerik izan atzo Deportivon, Luis Ziskarrek eta Imanolek nagusitasunez irabazi baitzieten Pablo Fustori eta Mikel Aierberi (40-24). Txapeldunordeak partidarik galdu gabe eta faborito zirela iritsi ziren finalera, baina egunik garrantzitsuenean egin zuten kale. Irabazleek, aldiz, bikote lan bikaina egin zuten, eta Fusto saihestuz jantzi zuten txapela.

Txapeldunek hasieran ireki zuten tartea (7-13). Oso garbi zuten nola jokatu: atzean. Ziskar lanerako zen, eta Imanolek agindu zuen kantxa erdian. Fustok ez zuenbere eguna, eta Aierbe ezinean ibili zen zaparradaren azpian (13-22). Gorriak apur bat gerturatu ziren (17-23), baina susperraldi hutsala izan zen, finalak ez baitzien ihes egin urdinei (20-33).

Aurretik, Xabier Ibargaraik 35-22 irabazi zion Aritz Altadilli, 2. Mailako buruz buruko finalean. Erratzuko atzelaria gehiago izan zen, eta arazo handirik gabe eutsi zion partida hasieran irekitako tarteari (14-7). Heldu den urtean, 1. Mailakoa jokatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.