Ziskar ustekabea emanda sailkatu da finalerako
PALA. Luis Ziskar buruz buruko txapelketan ezustekoa ematen ari da, eta atzo Pablo Fusto txapelduna kanporatuta sailkatu zen finalerako (35-31). Aurretik Vladimir Lujan kanporatu zuen Mungiako txapeldun ohiak. 37 urterekin sasoi bikainean dago, eta atzo aurkako 20-13koemaitzari buelta eman zion. Haren aurkaria Gaubeka edo Imanol izango da. Bihar jokatuko dute beste finalerdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu