Zortzi lagun hil dira eta hiru galdu Manaslun
MENDIA. Zortzi mendizale hil ziren joan den asteburuan Manaslun (8.156 metro) elur erauntsi batean. Hildakoen artean dago Marti Gasull kataluniarra, Plataforma per la Llenguaren sortzaileetako bat. Beste hildakoetatik lau frantziarrak dira, bat italiarra, beste bat nepaldarra, eta azkena alemaniarra. Hiru lagun galduta daude oraindik. Istripu berean 21 lagun bizirik atera zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu