PILOTA

Zortzi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra Mikel Goñiri

Epaileak erruduntzat jo du pilotari ohia, bi pertsona legez kanpo bahitzeagatik, eta pertsona horiei mehatxuak egin eta "objektu arriskutsu" batekin lesioak eragiteagatik

2017ko irailaren 19a
11:26
Entzun

Pertsona bati alokatutako etxean marihuana zuen Goñik, eta marihuana hori lapurtu izana leporatuta, pilotari ohiak eta beste pertsona batek etxean bizi zen laguna eta haren gertuko bat bahitu zituzten. Bahiketak iraun zuen denboran Goñik hainbat heriotza mehatxu egin zizkien, eta bihurkin batekin lesioak eragin. Akusazioak hamabi urteko zigorra eskatu zuen. Pilotari ohiak, ordea, salaketa guztiak ukatu zituen. Azkenean, zortzi urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri dio epaileak. Hala ere, Goñik badu oraindik aukera helegitea aurkeztu eta kartzela saihesteko. 

Goñi oso gaztetatik nabarmendu zen pilotan, eta hala, 1996an, 18 urterekin Aspe enpresak profesionaletan debuta egiteko aukera eman zion. Partida bikainak partida eskasekin tartekatu zituen hainbat urtez, 2002an Aspek drogak kontsumitzeagatik lehiaketatik kanpo utzi zuen arte. Pilotalekuetara itzuli zen gero, baina 2009an behin-betiko utzi zuen Aspe, eta bide batez, goi mailako lehiaketa. Ordutik Garfe enpresarekin aritu da jokatzen. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.