PIRAGUISMOA

Zortzigarren sailkatuta, diploma lortu du Ander Elosegik

C1 mailako finalean, 101 segundo behar izan ditu irundarrak jaitsiera osatzeko. 

Bigarren izan da finalerdian Elosegi, baina akatsek zortzigarren postura eraman dute finalean. ANTONIO LACERDA / EFE
jon olano
2016ko abuztuaren 9a
21:00
Entzun

Ander Elosegi piraguistak ezin izan du dominaren arantza kendu RIoko Olinpiar Jokoetan. Irundarra bigarren denbora onena eginda sailkatu da finalera, baina bertan egindako akatsek baldintzatu dute haren denbora. Zortzigarren postuan amaitu du proba, eta diploma olinpiarra lortu.

Pekinen eta Londresen palada gutxira gelditu zen dominatik: bietan bukatu zuen 4. postuan. Riora konfiantzaz iritsi dela kontatu dio Imanol Magro Eizmendi berriemaileari. “Finalera sailkatuz gero, arriskatu egingo naiz”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.