Realarekin kontratua zuen Zubiaurrek, eta nahi izanez gero, besterik gabe, kontratua luzatzeko aukera zuen Realak. Talde txuri urdinetik jakinarazi dutenez, orain hiru aste luzatu zioten kontratua Zubiaurreri, lehen aipatutako klausula baliatuz, beste urtebeterako.
Athleticek kontrakoa dio. Lamikizek esan duenez, Zubiaurre kontraturik gabe zegoen, eta beraz, arazoren bat sortzen bada, Realak eta Zubiaurreren bitartekariak konpondu beharko lukete.
futbola
Zubiaurre Athleticeko jokalari gisa aurkeztu dute
Iban Zubiaurre jokalaria Athleticera joan da, Reala utzita. Fernando Lamikiz Athleticeko presidenteak gaur prentsaurrekoan esan duenez, Zubiaurrek 2011 arteko kontratua du Bizkaiko taldearekin. Realak ukatu egin du beraiek Athleticekin inolako akordiorik lortu dutenik. Nolanahi ere, gaur prentsaurrekoan esan dutenez, "Realeko zuzendaritza jakinaren gainean zegoen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu