Zubiaurre auzia

Zubiaurre zuri gorriz jantzi da

Iban Zubiaurre futbol jokalaria Athleticen arituko da, azkenean. Klubeko zuzendari Ana Urkijok gaur aurkeztu du jokalaria, eta jakinarazi dutenez 21 milioi euroko klausula jarri diote. Jokalariak gaizki pasatu du azken 16 hilabeteetan, eta garbi esan du, ez diola inori opa berari gertatu zaiona.

2006ko azaroaren 16a
18:10
Entzun
Duela 16 hilabete erabaki zuen Zubiaurrek Realetik Athleticera joan nahi zuela, baina gaur arte ezin izan du talde zuri gorriarekin jokatu eta ezta entrenatu ere, Realarekin eduki duen auziagatik. Auzia epaitegietan dago oraindik, baina Futbol Profesionarelako Ligak Athleticek bidalitako fitxa egin dio Zubiaurreri (min hartu duen arte, Tikok izan duena).

Luze jo du auziak, eta Zubiaurrek azaldu du buruari buelta asko eman dizkiola denbora horretan. "Oso gogorra izan da". Aitortu duenez, futbolean jokatzeko aukera oso urrun ikusi du momentu batzuetan, baina etsi, ez du inoiz etsi.

Realeko zuzendaritzarekin bereziki minduta azaldu da mendaroarra: "Ulertzen dut Realak bere interesak defendatzea, baina hortik niri eskubidea ukatzera tarte handia dago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.