Zubiaurrek utzita jokatuko du Salamancan
FUTBOLA. Iban Zubiaurre Salamancan ariko da datorren denboraldian, Athleticek utzita.29 urteko atzelariak beste talde batean utzita jokatuko duen hirugarren aldia da. Aurretik Elxen eta Albaceten ere aritu zen. Zubiaurre 2005eko udan iritsi zen talde zuri-gorrira Realetik, baina zazpi urteko tarte horretan lau partida ofizial bakarrik jokatuko ditu Athleticen. 2014ra arte du kontratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu