Zubietak bigarren ezustekoa eman nahi du
ESKU-HUSKA. Aitor Zubietak eta Oinatz Bengoetxeak buruz buruko Masterseko lehen finalerdia jokatuko dute gaur, Iruñeko Labriten (17:00, Nitro). Biak 1984an jaiotakoak diren arren, inoiz ez dute elkarren aurka buruz buru jokatu. Bengoetxea VI.a izango da faborito, baina Zubieta sasoiko dago, eta iragan astean 22-16 irabazi zion Gonzalezi. Irabazleak aurkari izango du Martinez de Irujok eta Ruizek bihar Eibarren jokatuko duten partidako irabazlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu