Gero eta gutxiago falta da ostiralean Olinpiar Jokoak has daitezen, eta zuzia dagoeneko Pekinen da. Besteak beste, Debekatutako Hirian -Txinako garai bateko enperadoreen jauregi eremuan- eta Tiananmen plazan ibili da. Milaka lagun atera dira Pekingo kaleetara zuziari harrera egiteko, eta txaloka eta Olinpiar Jokoen eta Txinaren aldeko oihuekin hartu dute.
Jende ezaguna ari da zuzia eramaten Pekingo kaleetan, besteak beste, Yang Liwei Txinako lehen astronauta, Zhang Yimou zinemagilea eta Yao Ming saskibaloi jokalaria.
Txinako Gobernuak segurtasun neurri handiak hartu ditu Olinpiar Jokoen inguruan protesta ekitaldirik izan dadin eragozteko, baina, hala ere, Tibeten aldeko pankarta zabaldu dute gaur goizean estadio nazionalean Erresuma Batuko bi herritarrek eta AEBetako beste bik. Atxilotu egin dituzte lauak.
Olinpiar Jokoen atarian
Zuzia Pekinen dabil
Besteak beste, Debekatutako Hirian eta Tiananmen plazan ibili da, eta milaka lagunek txaloka hartu dute. Txinako Poliziak lau atzerritar atxilotu ditu Tibeten aldeko pankartak zabaltzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu