Komunikazioa

20.000 sinadura 'Navarra directo' saioaren alde

EITBko zuzendaritzak iraupena eta lantaldea erdira murriztea proposatu du, baina ekoizleak ez daude ados

Pedro Salaberri margolaria, Navarra directo-ren aldeko afixarekin. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Duela hilabete inguru, ETBko zuzendaritzak Navarra directo saioa egiten duten langileei jakinarazi zien bat-batean amaitu egingo dela hamahiru urtez egindako lana. Saioa kentzeko, aitzakia jarri dute Nafarroako Gobernuarekin LTD bidezko emanaldiaren inguruan izan dituzten negoziazioek ez dutela ondorio eraginkorrik izan. «Ondorio larria da; izan ere, Nafarroako jendarteari zerbitzu publiko bat xahutzeaz gain, 20 langile kale gorrian gelditzeko arriskuan baitaude», diote saioko langileek. Egoera hori ikusirik, duela egun batzuk atxikimendu kanpaina bati ekin zioten. Eta dagoeneko 20.000 sinaduratik gora jaso dituzte. Sinadura guztiak aurki Nafarroako Gobernura eta Eusko Jaurlaritzara eramango dituzte. Babes mezuak jaso dituzte hainbat eremutatik: mugimendu sozialak (Ikastola Federakuntza, Erraldoi Konpartsa, Gurelur...), sindikatu eta alderdi politikoak (CCOO, LAB, Nafarroa Bai, Bildu, Ezkerra, EAJ...) eta komunikabideak. Ikus-entzunezko Produktoreen Nafarroako Elkarteak ere bat egin du kanpainarekin.

EITBko zuzendaritzak ekoizpen etxeari proposatu dio saioa erdira murriztea (20 minututik 10era), eta ondorioz lantaldea ere erdira murriztuko litzateke. Ekoizpen etxea, ordea, ez dago ados, eta langile berberekin jarraitu nahi du saioa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.