Komunikazioa

'¡Ama, vótame!' talentu saioa grabatu dute Miramonen

Innova Basque Audiovisual egitasmoaren lehen proiektu irabazlea izan zen Pausokaren saioa

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun
EIKEN-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak EITBrekin eta euskal ekoiztetxeekin elkarlanean Innova Basque Audiovisual egitasmoa jarri du martxan aurten. Asmoa euskal ekoizpen etxeei probako saioak egiteko laguntza eskaintzea da. Lehen proiektu irabazlea Pausokaren ¿Ama, vótame! talentu saioa da, eta atzo Miramongo egoitzan egin zuten grabazioa.

Ohiko talentu-saio musikaletatik aldentzen den proposamena da ¡Ama, vótame!. Kasu honetan, kantarien amek aukeratzen dituzte hurrengo fasera igaroko diren parte hartzaileak: hasteko, beren seme-alaben ahotsak identifikatu behar dituzte; ondoren, puntuak eman behar dizkiete kantari guztiei. Plato ikusgarria antolatu zuten atzo grabaziorako. Izan ere, Ingalaterratik ekarritako aulki berezi-berezi batzuk erabili zituzten: Eeero, Aarnio eta Egg eredukoak. Horrez gain, 100 argi mugikorrek argitu zuten platoa eta hamar kamera erabili zituzten.

Innova Basque Audiovisualeko beste hiru finalistak 3Komako ¿Tú o yo? lehiaketa, Pausokako Consejo de sabios programa eta Baineteko ¿A quién señalas con el dedo? lehiaketa izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.