Gauza bakarra esango dut, lan taldea gero agurtuko baitut eta norbere burua YouTuben negarrez ikustea ez baita atsegina. Banoala esan nuenetik nire agurra Se lo que hicisteis... saioarena ere izango dela esaten duzuenoi: benetan, ez zarete okertzeaz nekatzen? Ikusi arte!». Ohi bezala, kritikoak eta ironikoak izan ziren Angel Martin aurkezlearen azken hitzak. Nahi nuke erratu.
Bost urte izan dira, bazkaldu eta egiteko premiazkorik izan ezean, La Sextarekin bat egiten. Patricia Conderen aldamenean ezagutu nuen gizon txiki, bizar nahaspilatudun ustezko axolagabea. Ustezko diot, haren ibilbideari eta azken bost urteei so eginez gero ezinezkoa delako axolagabekeria hain emankorra eta arrakastatsua izatea. Badu bat-bateko magiatik. Ordea, bat-batekotasunaren sekretua aurrez eginiko lan gogorra dela badakigu.
Berak sortu zuen Se lo que hicisteis... saioan aurkezten zuen atala. Berak idazten zuen egunero. Berak aurkeztu. Horregatik zen hain ona. Bere burua ongi ezagutzen zuela nabarmena zen. Indargune eta ahulguneetan oinarrituta zegoen. Eta hura ez zegoenean, haren paperean beste inor bazen, hura geneukan denok buruan.
Horregatik pentsatu dugu hainbatek bere agurra saioaren gainbehera izan daitekeela. Betiere, martxa berean segi nahi badute. Lehen ere asmatu zuten nola izan berezi. Eta oraingoan, hortik urratu beharko dute bidea. Ordezkorik badu, ordezkoaren aulkia, tartea eta izaera dituen atala da arrakastaren gakoa. Esanguratsua da ostegu- nean izandako ikusle kuota. Denboraldiko altuena agurrak lortu zuen. Aurrerantzean, gure barreneko deabru maltzurrak konparaziora joko du. Hobe zenbaitzuk horri begira ez badaude.
Horregatik pentsatu dugu nola demontre izan garen prentsa arrosa delakoan oinarritzen den tartearen zale izateko gai. Nik ez dut modan dagoen lan egiteko modu hori atsegin. Ez naiz ezagutzen ez dudan jendeari gertatzen zaionaren zale. Jarraian Angel Martin zetorren, ordea. Irakurketa umoretsuak, azidoak, zuzenak, probokatzaileak eta mingarriak ziren. Maite ditudan bezalakoak.
Horregatik pentsatu dugu zurrumurru diren hainbat kate eta pertsonaren salaketek zenbat duten egiazkotik. Minak min, kate guztiek onartzen duten baino gehiago emango lukete hura lan taldean izateagatik.
Ekografiak
Hura ez dagoenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu