Irlen sarea

Su-etena saretik paperera

gorka julio
2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Sarean dabiltzan herritarrei su-etenaren inguruko iritzia eskatu diet blog, Twitter eta Berriketan.info bidez. Hauek izan dira iritziak:

Pedro Layant: Aro berri bat.

@Koldotxu: Herritarrok aurretik lan asko dugu, oztopolari gehiegi dago. Asko dugu jokoan.

Paul Rios: Oso pozik nago! Bakea lortzeko aukera berri bat daukagu. Aprobetxa dezagun!

@Txipi: Denok eman behar dugu pauso bat, gutxi batzuek ez entzutearena egin ez dezaten. Bakea ez da berri bat, bidea baizik.

Mikel Iturria: Ez dago erraza aurrera egitea, baina herritarrok ezin dugu bakea lortzeko aukerak alferrik galtzen utzi.

@Loztia: Ilegalizazioari esker boterean daude poltroneroak, eta ez daude bake prozesuaren alde, ez zaie interesatzen!

Maialen Lizarralde: Hitzen ondoezen zorabiotik zuzen bakearen bidea hartzeko unea da, atzera bueltarik gabe, argi seinaleztatuta baitago orain.

@Kimo: Beti bezala, betikoak, bainak landatzen hasi dira: positiboa da, baina... ondo dago baina... aurrerapausoa da baina...

Jon Aranburu: Euskal Herritarron hitza errespetatu beste erremediorik ez zaie geldituko bi estatuei. Eta luzamendua haien kalterako da.

Manex Agirre: Panorama kez garbitu zaien honetan, keak estaltzen zuenari buruz diskutitu beharko dute batzuek. Prest izango gaituzte.

Iñigo Rubert: Ez da oso modernoa, ez eta oso poetikoa ere, baina ezinbestekoa da: antolakuntza eta borroka.

Gorka Bereziartua: Brunete mediatikoari Internet erabiliz aurre egin beharko zaio. Nazioarterako, ingelesez edukiak sortzea inportantea da.

Beñat Irasuegi: Orain arte besteen urratsen zain egon gara.Guk sortu behar dugu nahi dugun EH. Gizarte antolatuaren garaia da.

Naroa Elortza: Ezberdintasunak gainditu eta inplikazio soziala bultzatzeak ekarriko digu bakea eta adiskidetzea.

Ander Gortazar: Aurrerapauso itzela iruditzen zait, kohesioa eta elkarren arteko konfiantza dakartzalako.

H. Etxeberria: Uste dut amaia dela benetan. Orain euskal herritarraren tenorea da.

Imanol Epelde: Dirudienez, EAJ Madrilen ari da negoziatzen prozesua, Aralar ez dago gustura, ez dago eroso.

Izaskun Perez: Amaieratik gertuago gaudela uste dut, baina ez da bide erraza izango. Hala ere, berri ona, oso ona, dela uste dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.