Hogei urteren ostean, Bi eta bat telesaileko atal berriak iritsiko dira hilabete honetan ETBra. Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala izango dira zuzendariak, 90eko hamarkadan bezala. Eta orduko hiru aktore protagonistak ere agertuko dira: Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta eta Ane Gabarain. Aktore beterano horiekin batera, bestalde, aktore talde berria azalduko da pantailan. Besteak beste, Andoni Agirregomezkorta, Itziar Atienza, Kepa Errasti, Koldo Olabarri, Amaia Iraundegi eta Aitor Etxeberria aktoreek parte hartuko dute .
Datorren asteartean probako grabaketak egingo dituzte, 0 atala hain zuzen ere. Benetako grabaketak, berriz, asteazkenean hasiko dituzte.
ETB1eko estreinaldia, berriz, maiatzaren 23an iritsiko da. Hartara, asteazken gauetan emitituko dute telesaila.
2009ko udan Alberto Surio EITBko zuzendari izendatu zutenetik ETBrako ez da fikziozko ekoizpen berririk egin. Aurrenekoa, eta oraingoz bakarra, izango da Bi eta bat-en bertsio berria.
Hirukoa, Antiguan bizitzen
Jose Lontxo, Idoia eta Jaione Antiguako etxe batean elkarrekin bizitzen agertuko dira atal berrietan. Jose Lontxok diru pixka bat jasoko du, herentzia bat tarteko dela. Idoiak eta Jaionek, berriz, lehen bezala jarraituko dutela adierazi du Elena Iruretak www.eitb.com-eko bideo batean. Eneko Olasagastik azaldu du gidoiekin «oso gustura aritu» direla.
Komunikazioa
Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Atienza 'Bi eta bat'-en ariko dira
ETB1eko telesailaren atal berriak datorren astean hasiko dira grabatzen, eta hilaren 23an estreinatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu