Pil-pilean dagoen gai bat aztertuko dute gaur gauean, 23:00etan, Atik Zra saioan: haustura hidraulikoa. Horrela, Hamaika Telebistak martxan jarriko du eguneko gaiak jorratzeko bigarren saioa. Izan ere, joan den astean Punto Info saioa estreinatu zuten, eta bertara Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea gonbidatu zuten hiriarekin zerikusia duten gai nagusien inguruan hitz egiteko.
Saioaren izenak dioen bezala, alfabetoa izango da ardatz nagusia. Programa bakoitzean gai bati erreferentzia egiten dion letra bat hautatuko dute, eta hizki horrekin, hitz bat aukeratu. Gaur gaueko saioan, fracking teknika izango dute hizpide. «Azken boladan askotan hitz egin izan da horri buruz, baina gutxi batzuek dakite benetan zer den», diote saioko arduradunek.
Lau gonbidatu
Ane Zabalak aurkeztutako saioak hainbat hizlari izango ditu saioaren arabera. Mikel Otero (Arabako Fracking Ez elkarteko kidea), Araitz Unanue (biologoa) eta Bizkaiko Fracking Ez elkarteko bi kide arituko dira gaur gauean aukeratu den gaiaren inguruan hizketan.
Komunikazioa
'Atik Zra' saioa estreinatuko dute gaur, Hamaika Telebistan
'Punto Info' saioarekin batera tartekatuko ditu ostegun gaueko emanaldiak, bi astetik behin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu