AUC elkartea, Espainian kontseilua sortzearen alde

2011ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
TELEBISTA. Ramon Jauregik aste honetan iragarri du uda aurretik Espainiako Ikus-entzunezko Kontseilua sortzeko asmoa dutela. Kontseilu horrek zigorrak jartzeko ahalmena izango du. PPko legebiltzarkide Miguel Angel Cortesek kontrako iritzia azaldu du eta «informazio askatasuna mehatxatzen» duela salatu du. Espainiako Komunikazio Erabiltzaileen Elkarteak (AUC), berriz, ontzat jo du kontseilua sortzeko erabakia. «Zentsuratzeko erakunde bat» izango dela diotenei «demagogia» erabiltzea leporatu die AUCk. Elkarteak nabarmendu du Europako inguruko herrialdeetan antzeko kontseiluak daudela eta garrantzitsuena ikusleak babestea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.