Zibergela

Aztarna digitala

Eguneroko jardunean, hainbat datu uzten ditugu Interneten. Aztarna horiek ezabatzeko modu batzuk badaude, bai modu automatikoan nahiz eskuz egitekoak.

2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Interneten batera eta bestera ibiltzen garen heinean, gure aztarna digitala hedatuz doa, erabiltzaileak konturatu ez arren. Sare sozialetan zabaltzen ditugu kontuak, blogak sortzen ditugu edo inoren blogean iruzkin bat egiten dugu. Jardun horiek guztiak, gure berri ematen diote munduari, eta, ondorioz, gure irudi bat osatzen dute, gure irudi digitala.

Presentzia digital hori ezabatzea, ordea, ez da betiere gauza erraza. Interneten jartzen dena erraz zabaltzen da lau haizetara, eta hainbat eduki erraz gorde daitezke edonoren disko gogorrean. Bilatzaileek egiten dituzten sare araketetan ere, aurkitutakoa gorde egiten da, cache bezala ezagutzen den biltegian. Guresoslaia ezabatu nahi badugu, batzuetan, webgune baten arduradunarekin jarri beharko gara harremanetan. Beste batzuetan, edukiak ezabatzeko propioegindako zerbitzuak daude. Ez dago webgune, aplikazio eta zerbitzuetan gure aztarna desagertzeko prozedura estandarizaturik.

Norbait hil eta gero, zendutakoaren familiak hildakoaren aztarna digitala ezabatu nahi izaten du. Horretarako ere, sare sozial batzuek bide batzuk ematen dituzte. Sare sozialen kudeaketa guneak norbera bizi den estatu edo egitura politikotik kanpo badaude, lana zaildu egin daiteke; okerrenean, epaitegietara jo beharko da, eta epaileek askotan ezer gutxi egin dezakete estatu jakin baten mugetatik at dauden enpresa edo zerbitzuekin.

Aztarna ezabatzeko aplikazioak

Badira Interneten, hala ere, gure aztarna ezabatzen lagunduko diguten tresnak; batzuk doanekoak dira, eta beste batzuk, ordainpekoak. Ezabaketa zerbitzuak ematen dituzten enpresak ere badaude.

Suicidemachine (http://suicidemachine.org) tresna ezagunenetako bat da, gure presentzia digitalaz beste egiteko erabili dezakeguna. Facebook, LinkedIn, Myspace eta twitter moduko sare sozialetatik gure soslaiak ezabatzen ditu.

Soslaiak eta datuak ezabatzeko, sare sozial horiekin konexioa egin behar da, eta gune bakoitzak ematen dituen orri eta zerbitzuak aprobetxatu ezabatzeak egiteko Guneak dioenez, 52 minutu behar ditu sistema horrek gure soslaiak ezabatzeko. Ezabaketa prozesua eskuz egitekotan, 9 ordu eta 35 minutu beharko direla dio. Dena den, badirudi Facebook-ek ez dituela iturri horretatik egindako ezabaketa eskaerak onartzen.

Beste gune batzuek konexioa baliatu ordez, sare sozial bakoitzean eman beharreko pausoak agertzen dituzte; esaterako,Delete Your Account guneak (http://www.deleteyouraccount.com) askotan oso ezkutuan egoten diren jarraibideak erakusten ditu, pausoz pauso modu errazean jarraitzeko moduan.

Facebook-en, adibidez, aukera bi ditugu. Kontua desaktibatu edo ezabatu egin dezakegu. Desaktibatzean, soslaia eta gure datu guztiak Facebook-en zerbitzarietan geldituko dira, baina ez dira bistan egongo. Desaktibatu ondoren, guk horrela nahi badugu, kontua berriz ere aktibadaiteke. Kontua ezabatzeko, berriz, hona jo behar da: http://www.facebook.com/help/contact.php?show_form=delete_account.

Kontua ezabatuta, gure datu guztiak facebooken zerbitzarietatik desagertu beharko lirateke hortik gutxira, eta kontuari lotutako datuak berreskuratzea ezinezkoa izan beharko luke.

Gune, sare edo zerbitzu bakoitzak bere bideak dauka, beraz, datuak ezabatzeko; eta, askotan, erabilera baldintzetan erakusten da gure kontua ezabatzean gure datuekin zer gertatuko den. Horregatik, komeni da sare sozialen nahiz beste guneen erabilera baldintzak irakurtzea bertan izena eman baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.