Komunikazioa

Berriemaile baten hilketa salatu du Unescok

Erredakzioa
2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Auro Ida kazetari brasildarraren hilketa gaitzetsi zuen atzo Unescoko zuzendari nagusi Irina Bokovak. Ustelkeria ikertzen ari zenean hil zuten Ida, uztailaren 22an. Aurten Brasilen lau kazetari hil dituzte dagoeneko.

Hainbat tiro bota zizkioten Idari, Cuiaba hirian, Mato Grosso estatuan. Politikaren inguruko albisteak idazten zituen berak sorturiko kazeta digital batean, Midia News-en, eta zutabeak idazten zituen Olhar Direto gunean.

Kazetariak mehatxuak jaso zituela salatu zuen hil aurretik, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko buruak esan duenez. Hiltzaileak atxilotzeko eskatu dio Brasili.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.