Komunikazioa
Canal9k mila langiletik gora kaleratuko ditu
TELEBISTA. Valentziako Generalitatea erregulazio espediente bat prestatzen ari da, Canal9 kate autonomikoko 1.000-1.300 langile inguru kaleratzeko. Gaur egun, 1.800 langile ditu telebista horrek. Sindikatuen arabera, lehiaketa publiko bidez enpresa bati 190.000 euro ordainduko dizkiote erregulazio espedientea kudeatu dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu