Komunikazioa
Comscorek neurtuko ditu Interneteko datuak
Urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra Espainiako hedabide digitalen neurgailu ofiziala izango da
Interneten iragarkiak jartzen dituzten enpresek badakite zenbat jenderengana iristen diren. Datuak are fidagarriagoak bilakatuko dira Espainian eta Hego Euskal Herrian 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera. Egun horretan hasi eta 2014ko abenduaren 31 arte, Comscore enpresa Espainiako hedabide digitalen neurgailu ofiziala izango da. Lehiaketa irabazi du Comscorek; beste bi lehiakideak Kantar Media eta Neilsen Online ziren. 2013an ComScorek eguneroko datu hibrido bat emango du eta sistema bat jarriko du martxan publizitatearen presentziaren jarraipen zehatza egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu