Atzerrikoak diren eta euskaraz primeran egiten duten bi gazte izango dira ETB1eko Yes We Jai! saio berriko protagonistak. Festarik festa ibiliko dira biak, eta haien gidari laguntzailea izango da Joannes Passicot aktorea (Goenkale saioko Manex). Astelehenean estreinatuko dute programa, eta astelehenetik ostegunera 21:45 aldera ikusi ahalko da. Igande gauetan, gainera, astearen labur bilduma emitituko dute.
Poloniako Sonia Kolazcek eta Argentinako Rocio Basterra euskal hiztunek emango diote kolorea saioari. Euskal herri eta hirietako jaietan murgilduko dira: Irunen hasi ostean, Sestaora, Portugaletera eta Iruñera joango dira. Euskal Herriko mugetatik gertu, Errioxako Harora ere joango dira Ardoaren Batailan parte hartzera.
Pausoka ekoizpen etxeak egingo du jaietako saio berria. Proiektuaren arduradunen arabera, «ondo pasatzeko» saioa izango da: «Passicotek eta haren kuadrillak ondo pasatzea izango dute helburu, eta festak ondo ezagutzen saiatuko dira, parte hartuz». Herri bakoitzean, egitarauko ekitaldi nabarmenenetan parte hartuko dute Basterrak eta Kolazcekek. «Zenbaitetan elkarrekin izango dira, baina banatu ere egingo dituzte, eta bakoitzak bere aldetik biziko du festa. Bakoitzak bere ikuspegia izango du».
Uda amaitutakoan, aurkezleek Euskal Herriko festa onena izendatuko dute.
Komunikazioa
Datorren astetik aurrera 'Yes We Jai!' saioa jairik jai ibiliko da ETB1 katean
Joaness Passicotekin batera, Sonia Kolazcek poloniarra eta Rocio Basterra argentinarra ibiliko dira festetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu