Komunikazioa

Donostiako alkatea izango da 'Punto Info' saioko bigarren gonbidatua

Leire Ferro aurkezleak beste bi kazetarirekin batera egingo dizkio galderak Izagirreri Hamaika Telebistan

Donostia
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Duela bi aste ekin zion Hamaika Telebistak Punto Info saio berriari. Horrela, hiriarekin lotura zuzena izan dezaketen gaien inguruan hizketaldia egiteko tartea sortu dute. Urte osoan, Donostiako pertsona esanguratsuak elkarrizketatzeko intentzioa dute.

Ostegun honetako gonbidatua Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre (Igeldo, Donostia, 1963) izango da. Horrela, Bildu koalizioko agintariak hiriaren nondik norakoak, asmoak eta oposizioarekin dauden eztabaidak izango ditu hizpide.

Leire Ferro aurkezlearekin batera, Gipuzkoako hiriburuko bi kazetarik ere parte hartuko dute alkatearen elkarrizketan.

Galderak zuzentzeko aukera

Parte hartzea sustatzeko asmoz, alkateari galderak bidaltzeko aukera ere abian jarri dute saioko arduradunek. Hamaika Telebistak Interneten dituen sare sozialen bitartez —Twitter eta Facebook— bultzatu nahi dute parte hartze, baita galderak [email protected] helbidera bidaliz ere.

Punto Info saioaren emanaldiak bi astetik behin izango dira, ostegunean, gauez, 22:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.