EITBk Baionan duen egoitzaren aurrekontua %30 gutxitu dute. Eta horren ondorioz, sei langileetatik bi kaleratu egingo dituzte. Oskar Epelde kazetaria eta Mikel Erkiaga koordinazio-produkzioaz arduratzen zen langilea kaleratuko dituzte.
Hala, Baionan hemendik aurrera lau kazetari hauek ariko dira lanean: Franck Dolossor eta Guillaume Irigoien ETBrako, Andoni Lizeaga Euskadi Irratirako eta Igor Emeri Radio Euskadirako. Jasone Iroz kazetaria, berriz, astean bitan joaten da Baionako egoitzara, taldea indartzera.
Baionako egoitzako iturriek adierazi dutenez, egindako murrizketarekin ezingo diete orain arte eskainitako zerbitzuei eutsi. Oraindik ETBk ez du zehaztu nondik murriztuko dituzten zerbitzuak.
Bestalde, uztailaren 1etik aurrera K2000 ekoizpen etxeak beste urte baterako kontratua sinatuko du EITBrekin Baionako egoitza kudeatzeko. 2010. urteko udaberrian egoitzaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa egin zuten. Bartzelonako Lavinia enpresa, Comedia (aurreko urteetan egoitza kudeatu zuena) eta K2000 izan ziren hautagai bakarrak. Lehiaketaren sistemarekin, EITBk adierazi zuen 200.000 euro inguru aurreztuko zituztela. Orain, milaka euro batzuk gehiago aurreztuko dituzte, aurrekontuaren %30 murriztu eta gero.
Komunikazioa
EITBko Baionako egoitzako bi langile kaleratuko dituzte
K2000k beste urte betez jarraituko du egoitza kudeatzen, baina aurrekontuaren %30 gutxiagorekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu