El País egunkariko Euskal Autonomia Erkidegoko edizioa nabarmen murriztuko da gaurtik aurrera. Orain arte lurraldeko informazioa gehigarri baten bidez ematen zuten, baina zuzendaritzak gehigarriarekin ez jarraitzea erabaki du.
Gaurko zenbakitik aurrera, informazioa egunkariko orrietan emango dute. Horretarako, erkidegoko informazioarentzat propio gordetako orriak izango dituzte, baina EAEko albiste asko Espainiako informazioarekin batera bilduko dituzte, gai bakoitzari dagokion atalean.
Tokiko informazioa egunkari «globalago, koherenteago eta integratzaileago» batean emateko hartu dute erabakia, igandeko egunkarian argitaratutako albiste batean adierazi zutenez. Papereko edizioan ez bezala, www.elpais.es webgunean jarraipen «berezi eta zabala» ematen jarraituko dutela esan dute.
Bartzelona eta Madril soilik
Murrizketak ez ditu izango EAEko edizioak bakarrik. Galiziako, Valentziako Autonomia Erkidegoko eta Andaluziako gehigarriak ere desagertuko dira. Madrilgo eta Kataluniako gehigarriak izango dira jarraituko duten bakarrak.
Komunikazioa
'El País'-ek EAEko edizioko gehigarria argitaratzeari utziko dio gaur
Euskal Autonomia Erkidegoko informazioa berripaper barneko orrialdeetan emango dute, ez gehigarrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu