Komunikazioa

'Esatea libre' saioa gaur itzuliko da Hamaikara, Naroa Iturri aurkezle dela

Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea), Rafael Olaizola (PP) eta Luke Uribetxebarria (EAJ) gonbidatu dituzte

Naroa Iturri Esatea libre aurkeztera itzuliko da gaur. AITOR ARTOLA.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Hamaika Telebistaren Esatea libre eztabaida saioa gaur itzuliko da, aste batzuetako atsedenaren ostean. Aurkezle lanetan, halaber, hemendik aurrera Naroa Iturri ariko da. Iazko ekainean aurkeztu zuen azken saioa Iturrik, eta, egun, Hamaikaren eduki arduraduna da. Itsaso Martinek bete du hilabeteotan Iturriren lekua Esatea libre-n, eta Martin orain doktore tesian buru-belarri dabil.

Esatea libre-ren mahai inguru sorta berriak ekainaren amaiera arte iraungo du. Udako atsedenaldiaren ostean, irailean hasiko dira berriz saioarekin, eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira jarriko dira.

Gaur, lau politikari

Mahai inguru batzuetan politikariak izaten dira solaskide, kazetariak besteetan. Gaur, 22:00etan, lau politikari izango dira gonbidatuak: EAJko legebiltzarkide Luke Uribetxebarria, ezker abertzaleko bozeramaile Maribi Ugarteburu, Rafael Olaizola Zarauzko PPko zinegotzia eta PSE-EEko ordezkari bat. PSE-EE eta PPren arteko hausturaz, hauteskundeak aurreratzeko aukeraz, EAJren lehendakarigaiaz eta Bateragune auziaz mintzatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.