Komunikazioa

Espainiako erregeak, %9,9ko kuota ETB2n: inoiz baino gutxiago

Juan Carlos I.aren mezuaren ordu berean ETB2k 2008an eman zuen albistegiak %35,5 ikusle kuota izan zuen

urtzi urkizu
Donostia
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Aurreko bi urteetan baino ikusmin txikiagoa piztu du aurten Juan Carlos I.a Espainiako erregearen mezuak ETB2 katean. Larunbateko mezuak %9,9ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (45.000 ikus-entzule). Iaz %11,3koa izan zen kuota (56.000 ikus-entzule). Eta duela bi urte %24,4koa (100.000 ikus-entzule). 2008. urtean, ordea, ETB2k ez zuen Espainiako erregearen mezua eman, eta ordu horretan Teleberri-k %35,5eko ikusle kuota izan zuen.

Espainian aurten Cuatro kateak ez du mezua eman. Eta aurreko urteetako beherantzako joerarekin jarraitu du. 2004. urtean %85,3ko ikusle kuota zuen mezuak, eta aurten %64,2ra jaitsi da.

'EKG'-k %12,6ko kuota

ETB1eko Euskal kantuen gaua saioak %12,6ko ikusle kuota izan zuen Gabon gauean; euskaldunen artean gehien ikusi zen emanaldia izan zen, %19,1eko kuotarekin. 238.000 lagunek ikusi zuten uneren batean, EAEn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.