Komunikazioa

ETB1eko 'Arratsaldero' magazina hilaren 30ean amaituko da

2010eko urrian hasi zen, bost orduko emanaldi batekin; gaur egun, hiru ordu eta laurden irauten du

urtzi urkizu
Donostia
2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
ETB1 kateak arratsaldean ematen duen magazinak, Arratsaldero-k, ez du jarraipenik izango 2012. urtean. BERRIAk jakin duenez, abenduaren 30ean emango dute azken saioa. Ordu arteko zuen kontratua K2000 ekoizpen etxeak ETBrekin, eta EITBko zuzendaritzak ez berritzea erabaki du.

Ikus-entzule datu eskas samarrak izan ditu programak azkenaldian, katearen joerarekin bat.

Oihan Vegak eta Estitxu Fernandezek aurkeztu dute saioa, iazko urrian estreinatu zenetik. Aurreneko hilabeteetan bost ordu irauten zuen, 15:00etatik 20:00etara. Aurten, aurreneko hilabeteetan, apur bat laburragoa izan zen saioa, 19:30etik 20:00etara haur programazioa sartu baitzuten. Gaur egun, berriz, hiru ordu eta laurdeneko iraupena du Arratsaldero-k, 16:00etatik 19:20era —tartean Iparraldearen Orena ematen dute, 18:00etan—.

EITBko arduradunek «apustu eta erronka handitzat» jo zuten Arratsaldero iaz programaren aurkezpenean. «Desafio ederra da EITBren zuzendaritzarentzat, ilusioz betetako proiektua», adierazi zuen Alberto Suriok, EITBko zuzendari nagusiak. Proiektuak 14 hilabete iraun du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.