Euskaraz Interneten gehien ikusten diren webguneak zeintzuk diren ezagutzeko proiektu bat jarri dute martxan Mikoleta euskara elkarteak eta Bitarlan enpresak: www.ebizi.net.
Orain arte ez da euskaraz dauden webguneen rankingik egon. Cybereuskadi izan zen modu horretako ranking bat egin zuen lehena, baina hor gaztelania hutsezkoak ere agertzen ziren. Ebizin, berriz, euskara hutsezko webguneak azaltzen dira.
Rankinga egiteko hiru irizpide erabiltzen ditu Ebizik: Alexa, Page-Rank eta nabigatzaileen botoak. Botoekin, jendeak parte hartzea bultzatu nahi dute,eta internauten iritzia jaso. Dagoeneko 1.200 boto jaso dituzte. Eta ranking horretan euskarazko Wikipedia da boto gehien jaso duena.
Ebiziko ranking nagusia ez ezik, arlokako rankingak ere ikus daitezke. Honakoak dira arloak: kultura, kirola, instituzioak, enpresak, hezkuntza, aisia-bidaiak, hedabideak, zerbitzuak, euskara, politika, gizartea eta teknologia.
Rankingean badaude Euskal Herriko webguneak ez diren batzuk, baina horiek euskaraz daude.
Euskarazko webguneen rankinga egiten duen gune bat sortu dute
Alexa, Page-Rank eta nabigatzaileen botoak hartzen ditu kontuan 'www.ebizi.net' webguneak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu