Komunikazioa

'Finlandia'-ko taldeak egingo dio ongietorria 2012. urteari ETB1en

ETB1en eta ETB2n Gasteiztik emango dituzte kanpaikadak; La1n Anne Igartiburuk emango ditu

Olasagastik (Alkain) eta Perurenak (Lasa) emango dituzte kanpaikadak ETB1 katean. ETB.
Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Honatx katez kate 2012. urteari ongietorria egiteko egingo dituzten saioak:

ETB1

12 Baietz Finlandian saioa 23:20an hasiko da. Finlandia-ko kolaboratzaileekin batera, ETBko aurpegi ezagunek hartuko dute parte. Joxe Mari Olasagastik (Anjel Alkain) eta Iñaki Perurenak (Egoitz Lasa) Gasteizen emango dituzte kanpaikadak. Ainere Tolosak eta Aitziber Garmendiak Gasteizerako bidean pikoloak (hala dio EITBren prentsa oharrak) izango dituzte atzetik. Txus Jaioren laguntza beharko dute Gasteizera iristeko. Kanpaikaden ostean, abeslari eta musikari talde bereziek gonbidatu guztiak dantzan jarriko dituzte.

ETB2

Ibon Uzkudunek aurkeztuko du Badator 2012 saioa Gasteiztik. Fangoria, Nancy Rubias, OBK, Jare eta Ainhoa Cantalapiedra arduratuko dira musika jartzeaz. Vaya semanita-ko esketxak ere emango dituzte.

La1

Jose Mota umoregilearen Seven, Los 7 pecados capitales de provincia saio berezia emango dute. Kanpaikadak Puerta del Soletik Motak berak eta Anne Igartiburuk emango dituzte. Ondoren, Especial fin de año musika saioa aurkeztuko du Igartiburuk.

La2

Hamabi artistek telebistarako ipuin bat interpretatuko dute Un cuento para Año Nuevo saioan, 23:30ean.

Antena3

Carlos Soberak eta Carolina Cerezuelak emango dituzte kanpaikadak Puerta del Soletik. Jarraian, Cantando al 2012 saioan hainbat kantarik parte hartuko dute. Karaoke formatua erabiliko dute, azpidatziekin, ikus-entzuleek abesteko aukera izan dezaten.

Cuatro

Uno para ganar lehiaketa izango da urteko azken saioa. Kanpaikadak Iker Jimenezek emango ditu. 2012a Como Dios filmarekin hasiko dute .

Tele5

Paz Padillak eta Joaquin Pratek El año en Paz saioa aurkeztuko dute, 22:00etatik aurrera. Kanpaikadak Isabel Pantojak, Kiko Riverak eta Jorge Javier Vazquezek emango dituzte.

La Sexta

Zonbi gaua prestatu dute, NocheMuerta 2011 izenburuarekin. Kanpaikadak Wyomingek eta Usun Yoonek emango dituzte, Madrilgo Puerta del Soletik.

TF1

Arthurrek Lidotik aurkeztuko du En route pour 2012 saioa (20:50). Nikos Aliagasek, berriz, Toute la musique qu'on aime musika saioa gidatuko du, 00:30etik aurrera.

France2

Pekingo Zirkuak parte hartuko du Le plus grand cabaret du monde sur son 31 saio berezian (20:35). 2012. urtea hasteko, Les Brigands opera emango dute (01:00).

France3

Marrazki bizidunekin amaituko dute urtea, France3 sur son 31 saioan (20:15etik gauerdira). 00:30ean, berriz, Crazy Horseren 60. urteurrenari buruzko dokumentala izango da ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.