CNN+ informazio katea kendu zuen Tele5k abenduaren amaieran, errentagarria ez zelako. Bere ordez Gran Hermano saioko irudiak eguneko 24 orduz emititzen zuen katea jarri zuten. Urtarrilean %0,9ko ikusle kuota izan zuen GH 24 horas kateak. Baina otsailean bataz bestekoa %0,5era jaitsi da (CNN+-ek zuen datu bera). Eta aldez aurretik, Tele5k kanal hori aldatzea erabaki du.
Apirilaren 1ean Divinity.es webgunean oinarritutako katea martxan jartzeko asmoa zuten, baina data hori aurreratu egin dute eta herenegundik Divinity katea ikus daiteke GH 24 Horasen lekuan. Emakumeei zuzendutako kanala izango da, kronika soziala eta ospetsuen mundua ardatz hartuta.
Komunikazioa
Gran Hermano 24 horas katea kendu du Tele5k
Otsailean %0,5eko ikusle kuota baino ez du izan kateak, eta bere ordez Divinity kanala jartzea erabaki dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu