Komunikazioa
HbbTV, 'telebista nahierara' zabaltzeko
RTVEk, Mediasetek eta Telefonicak Internetera konektatutako 'telebista nahierara' sortzeko asmoa azaldu dute
RTVE, Mediaset eta Telefonicako ordezkariak Hybrid broadcast broadband (HbbTV) estandarra garatzearen alde azaldu dira, Internetera konektatutako telebista nahierara zerbitzu berezia. Mediaset Espainiako kontseilari ordezkari Paolo Vasilek adierazi du sistema horrek parte hartzen duten telebisten artxiboak ikusleei irekitzeko aukera emango duela: «Erabiltzaileei esaten diegu: 'sar saitez eta guk duguna ikus ezazu, nahi duzun unean'». HbbTV estandarra Europako Batasunean ezarritakoa da, eta banda zabalerako eta irrati zabalpeneko zerbitzuak konbinatzen ditu. Erabiltzaileak telemandoarekin izango du aukera telebista nahierara zerbitzua erabiltzeko. 2012. urtean jarri nahi dute martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu