Komunikazioa

Herri txikietako bizimoduaz saio bat aurkeztuko du Urko Aristik ETB1en

'Bizirik' erreportaje programa berria igande gauetan emango dute euskarazko katean, maiatzaren 13tik aurrera

urtzi urkizu
Donostia
2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Bi errepidean erreportaje saioan aritu zen Urko Aristi hainbat urtez, Andoni Aizpururekin hasieran eta Alex Sarduirekin gero.Eguraldia aurkezten eta beste saio batzuetan aritu da ondotik Aristi. Eta, orain, kazetari nafarra saio berri bateko gidaria izango da: Bizirik. Maiatzaren 13tik aurrera, igande gauetan emango dute, eta bertan Euskal Herriko herri txikietako bizimodua erakutsiko dute.

Aukeratutako herriak 400-500 biztanle ingurukoak izango dira. 0 atala egin zuten froga gisa, eta bertan Zerain eta Munitibar hautatu zituzten. Atal bakoitzak 50 minutuko iraupena izango du, eta bi herritako bizimoduan barneratuko dira.

«Saioak jarraipena izango du webgune batean ere. Ikusleek herriak bozkatzeko aukera izango dute», iragarri du Aristik. «Ni ere herri txiki batekoa naizenez, eroso sentituko naizela iruditzen zait. Hasteko gogoz nago». Datorren astean hasiko dituzte aurreneko grabaketak.

Lehenbizi, zazpi saio egingo dituzte, eta hamalau herri erakutsi. Aurreneko programa horiek ematen dituzten emaitza eta datuen arabera, etorkizunean izan dezake jarraipena ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.