Komunikazioa

'Hollande-Gayet aferari' buruzko informazioa kendu du 'Closer' aldizkariak

Frantziako presidenteak salaketa iragarri du, «pribatutasunerako eskubidea urratu» diotela iritzita

Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako presidente François Hollandek Julie Gayet aktorearekin ustez duen maitasun harremanaz zazpi orriko erreportaje bat argitaratu zuen atzo Closer aldizkariak. Aferaren inguruan Interneten jarritako informazioa kenduko zuela iragarri zuen atzo kazetak, Gayeten abokatuak eskatuta. Parisko Gobernuaren presiorik ez dutela izan adierazi zuten, baina Hollandek berak aldizkaria salatzeko asmoa duela adierazi zuen atzo, «pribatutasunerako eskubidea urratu» diotela iritzita.

Goizean mintzatu zen Hollande, eta Frantziako Errepublikaren izenean barik, bere izenean ari zela argitu zuen. Aldizkariko zuzendari Laurence Pieauk arratsaldean esan zuenez, ez zuten salaketarik jaso Hollanderen abokatuen partetik. Bai, ordea, Gayeten ordezkarien eskaera. Interneteko informazioa kenduko zuela esan arren, aldizkariaren paperezko aleen inguruko neurririk ez zuen iragarri Pieauk.

Gayetek 50 filmetan baino gehiagotan lan egin du, eta Hollanderen kanpainako iragarki batean ere bai. Hollanderen bikotekide ofiziala Valerie Trierweiler kazetaria da. Frantziako presidenteak lau haur ditu Segolene Royal alderdikidearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.