Komunikazioa

Ikus-entzunezkoek zelako langileak behar dituzten azaldu dute Bilbon

Internetekin loturiko lanbide profil berriak eskatzen dituztela ondorioztatu du Eiken klusterrak

Prestik enplegu azokan aurkeztu dute ikerketa. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Edu Lartzanguren.
2012ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak alorreko enpresek gaur behar dituzten langile motak aztertu ditu, eta ondorioztatu duenez, gutxienez 10 profil berri daude gehien eskatzen dituztenen artean: besteak beste, komunitate digitalen kudeatzaileak eta «erabilgarritasunean adituak».

«Argi eta garbi ikusi dugu», azaldu dio BERRIAri Itziar Mena Eikengo zuzendariak: «Merkataritzan formazioa behar da, zentzu zabalean, munduari begira: ingelesaren, digitalizazioaren zein teknologia berrien ezagutza». Ikerketaren ondorioak aurkeztu zituen Menak atzo, Bilbon, Prestik enplegu azokan. Estatistikak erabili dituzte ikerketarako, baina baita enpresei zuzenean eginiko elkarrizketak eta galdeketakere.

Profil berriak

Ikerlariak «harritu» egin dira enpresek eskatzen dituzten profil berriekin, Menaren arabera. Komunitate digitaleen eta sare sozialen kudeatzaileak behar dituzte, baita bideo joko diseinatzaileak eta Interneterako publizitatea sortuko duten profesionalak ere. «Web-pentsamoldea duen jendea behar da», laburbildu du Menak, Interneterako pentsatzeko ahalmenaren garrantzia nabarmentzeko. «Erabilgarritasunean adituak» eskatzen dituzte, esaterako. Hau da, eduki digitalak edo jokoak ingeniari-informatikari baten begiekin barik, erabiltzailearen erosotasunaren ikuspegitik ikusiko dituena.

Eduki digitalen aukeratzaileak eta e-ditore-ak behar dituzte. Horrez gain, enpresaren izen ona Interneten zabalduko dituzten «ebanjelariak» eta «ospearen kudeatzaileak» eskatzen dituzte.

Profesionalak horretarako prestatzeko formazio plan bat eratu du Eikenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.