Bi urteren ostean, El Punt-Avui egunkariko jabea aldatu da. Joaquim Vidal enpresariak euro bateko prezio sinbolikoaren truke erosi dizkio akzio guztiak Joan Boschi. Akzioen %64 geldituko dira Vidalen esku hilabete barru. Kontuan hartu behar da katalanezko egunkaria kinka larrian dagoela, eta duela gutxi erregulazio espediente bat jarri duela martxan 49 langile kaleratzeko. Azkeneko nominak ordaintzeko zailtasunak izan dituzte, halaber.
Vidal Sant Gregori herriko alkatea izan zen 1983tik 1995era, eta ondoren lau urtez CIUko senatari. Valvi supermerkatu taldearen jabea da, eta berea da ere Girona TV tokiko telebista katea.
Datozen hilabeteetan kaleratze gehiago irits daitezke.
Komunikazioa
Joaquim Vidalek 'El Punt-Avui' erosi du
Girona TVko jabeak euro baten truke erosi dizkio katalanezko egunkariaren akzio guztiak Joan Boschi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu