Lehiaketa berri baten probako programa emango du gaur ETB1ek, 22:00etan: Karrika Korrika. Lortzen dituen ikusle datuen arabera, baliteke saioak jarraipena izatea datozen hilabeteetan.
Gazteen bi talde elkarren aurka jolasean izango dira lehiaketan, eta hamar jinkana gogorri aurre egin beharko diete. Estraineko saioan, Zumaiako laukote bat eta Abadiñoko beste bat jarriko dituzte aurrez aurre Pasai Donibanen (Gipuzkoa). Taldekideak herrian zehar korrika ibiliko dira, eta herriko jendearen partaidetza beharko dute zenbait proba burutzeko. Ekoizleen arabera, bi taldeen arteko «lehia sanoa» sustatuko du saioak. «Saio fresko dinamiko eta entretenigarria» egin izana espero dute arduradunek.
Talde irabazlearentzako saria Lekunberriko nekazaritza turismo batean asteburuko egonaldia eta bertako abentura parkerako sarrera izango dira.
Eñaut Gantxegi aktoreak aurkeztuko du programa, eta zuzendaria Eriz Zapirain izango da. Salda badago eta Zai, zoi, bele dokumentalen egilea da Zapirain. Sarandu ekoizpen etxeak ekoitzi du Karrika Korrika, eta Transistoria enpresaren laguntza jaso du. Haritz Rodriguez arduratu da zuzendaritza artistikoaz.
Komunikazioa
'Karrika Korrika' lehiaketa estreinatuko du gaur ETB1ek
Bi laukote hamar jinkanatan ariko dira lehian Pasai Donibanen grabatutako aurreneko probako programan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu