Komunikazioa

'La Conspiración' filma, asteartean ETB2n

Felix Linaresen 'La noche de...' saioa baliatuko dute Mola jeneralari buruzko lana estreinatzeko

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
ETB2 kateak Pedro Oleak zuzendutako La Conspiración telefilma estreinatuko du datorren asteartean. Felix Linaresek aurkezten duen La noche de... zinema saioa erabiliko dute, ikusle datu onak dituela aprobetxatuz, ekoizpena estreinatzeko. Emilio Mola jenerala da filmaren ardatza, eta abiapuntua 1936. urtean Iruñera gobernadore militar modura iritsi zenekoa.

Telefilmaren gidoia Elias Kerejetarena da, eta Idem4 ekoizpen etxeak egin du, EITB eta RTVEren laguntzaz. Manuel Moron aktoreak jokatzen du Molaren rola. Aktore taldean, halaber, Alex Angulo, Iñaki Miramon, Aitor Merino, Ramon Barea eta Loli Astoreka daude. Zintak 90 minutu irauten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.