Komunikazioa

Lehen erronka gainditu du euskaldunak identifikatzeko '.eus' domeinuak

Datozen hilabeteetan aztertuko du ICANN nazioarteko erakunde arautzaileak PuntuEus elkartearen eskaera

Edu Lartzanguren.
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
«Gure esakera ongi egina zegoela baieztatu dute», esan zion atzo BERRIAri Iratxe Esnaola PuntuEus elkarteko sustatzaileak. Izan ere, lehen oztopoa gainditu du Euskal Herria, euskara eta euskaldunak Interneten identifikatzeko .eus domeinua eskatzeko egitasmoak. Sareko identifikatzaileak arautzeko ardura du ICANN erakundeak, eta onarturiko eskaeren zerrenda argitaratu zuen atzo. Horren bidez, adierazi zuen PuntuEus elkarteak eginiko eskaerak aukeraketa prozesuan sartzeko baldintza guztiak betetzen dituela. Atzo onartutakoen zerrendan, .scot (Eskozia) eta .bzh (Bretainia) eta .gal (Galizia) daude, besteak beste.

Estatuak identifikatzeko 280 goi mailako domeinu daude egun. Horiez gain, .com, .info eta halako goi mailako domeinu generikoak daude, tartean Kataluniako .cat. Horiek soilik 22 dira orain, baina, aurrerantzean gehiago izateko aukera zabaldu nahi du ICANNek.

Printzipioz, urte amaierarako esan behar du ICANNek zeintzuk onartuko dituen, baina 700 bat eskaera espero zituztenean, 1.930 jaso dituzte, eta, horren eraginez, hainbat fasetan egingo dute azterketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.