Bigarren denboraldia hasiko du gaur ETB1en Anitzele programak, 22:05ean. Ostegunetan izango da saioa, eta aurreko denboraldiko formatu berdintsuari eutsiko dio: Euskal Herriko pertsona ezagun bati elkarrizketa sakona egingo diote, gonbidatua barrutik ezagutzeko asmoz.
Baina, aurten atal berri bat izango du saioak. Mikel Antero aktore eta musikariak astero gonbidatuen bizitzaren musika kontatu eta kantatuko du.
Iaz bezala, Joana Lasherasek eta Mikel Elizegik euren tartetxoa mantenduko dute. Lasheras gonbidatuaren alderik intimoenean murgiltzen saiatuko da. Elizegik, aldiz, soziologia ikuspegi bitxia landuko du.
Denboraldi berriko aurreneko gonbidatua Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria izango da. Xabier Euzkitzerekin batera, abeslari gipuzkoarrari galderak egiten izango dira platoan Amaia Artetxe, Iñigo Arbitza eta Onintza Enbeita kazetariak.
Iaz bezala, Anitzele-n hiru elkarrizketatzaile gonbidatuko dituzte saio bakoitzean, egokitzen zaien pertsonaiaren alde ezezagunetan murgiltzeko ahalegin daitezen.
Komunikazioa
Mikel Anterok gonbidatuen bizitzaz astero kantatuko du 'Anitzele'-n
Xabier Euzkitzek gidatzen duen saioa gaur itzuliko da ETB1era; Leire Martinez gonbidatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu