Mondragon Unibertsitateak Internet bidezko telebista bat sortu du: MUtelebista. Eta berau izango da hemendik aurrera Mondragon taldeko lehen telebista korporatiboa. MUtelebistak hiru atal izango ditu: asteroko erreportajeak, zuzeneko emanaldiak streaming bidez eta bideo gordailu bat. Aurreneko erreportajeak unibertsitatera heldu berriak diren ikasleak ditu mintzagai.
Asteazkenero, eguerdietan, MUtelebistak hiru minutuko albistegiak emango ditu, batzuetan erreportaje bakarrekoak, eta bestetan hainbat gai jorratuta. Ekitaldi esanguratsuren bat dagoenean MUtelebistak streaming-a erabiliko du zuzenean emateko. Hirugarren atala gordailua izango da, eta hor erakutsiko dituzte unibertsitateko ikasleek zein irakasleek egindako ikus-entzunezko lanak.
Euskara izango da hizkuntza ofiziala MUtelebistan, baina eduki guztiak azpidatzita egongo dira, gaztelaniaz eta ingelesez.
Ikus-entzunezko komunikazioetako ikasle eta irakasleak arduratuko dira telebistaz, Idoia Astigarraga irakasleak koordinatuta. Itziar Irizarrek aurkeztuko ditu albistegiak.
KOMUNIKAZIOA
Mondragon Unibertsitateak Internet bidezko MUtelebista sortu du
Asteroko erreportajeak, zuzeneko emanaldiak eta bideo gordailu bat izango dira euskarazko kate horretan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu